Ikusizko kultura garaikidean sorkuntza, berrikuntza eta jakintza sustatzea, ikusizko artistak eta ikus-entzunezko industriak elkartuko dituen zentro baten bidez. Ikusizko kultura ekoizteari, erakusteari, eztabaidatzeari, horren inguruan prestatzeari, artxibatzeari eta banatzeari jarriko dio arreta zentroak. Sortzaileek, industriek eta herritarrek erabiliko dute eta, horrela, Euskal Herritik erantzungo zaie aro digitalaren erronkei.