TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

INGURUA
Donostia
Donostia

Donostia, Gipuzkoako hiriburua, Kantauri itsasoko kostaldean dago eta hiri erakargarria da.

Zerbitzu-hiria, 190.000 biztanle ditu eta jarduera turistiko handia du.

Hiri kulturala, Kursaal jauregiko auditoriumaren, Victoria Eugenia antzokiaren eta San Telmo eta Chillida-Leku museoen inguruan biltzen dira, batez ere, kultura jarduerak; eta antolatzen dituen hainbat ekitaldik nazioarteko sona dute, esaterako: Zinemaldiak, Jazzaldiak, Musika Hamabostaldiak zein Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak.

Hiri modernoa, oinezkoentzako gune zabalez eta bidegorri luzeez gain, zentro teknologikoen sarea, unibertsitateak eta biltzar-jauregia ditu.

Donostiak dituen ezaugarriak, hirikoak zein sozialak, potentzial garrantzitsua dira Tabakaleraren proiekturako.

Gipuzkoa
Gipuzkoa

Gipuzkoa Euskadiko lurralde historikoetako bat da.

2.000 km2-ko azalera du eta udalerri industrialez, baserri bakartuz betetako landa-inguruz eta arrantza-portu atseginez dago osatua.

Gipuzkoak ehun industrial garrantzitsua du. Enpresa gehienak txikiak edo ertainak dira, eta nazioartekotze handia inguruan duten sustraitze sakonarekin bateratzen dute.

Gipuzkoan sektore teknologikoki punta-puntakoak eta berritzaileak daude, eta kooperatiben eredua oso hedatuta dago.

Euskal Herria
Euskal Herria

Gipuzkoarekin batera, Araba eta Bizkaiko lurralde historikoek Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute. Vitoria-Gasteiz (EAEko hiriburua) eta Bilbo (industria eta finantza-zentro nagusia) dira probintzia horietako hiriburuak.

2.128.000 biztanlerekin, Espainiako estatuan autogobernu maila berezia du eta erakunde propioak ditu; hala nola, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra eta foru-aldundiak.

Hiru lurralde horiek Euskal Herria osatzen dute, Nafarroarekin, Lapurdirekin, Zuberoarekin eta Nafarroa Beherearekin batera. Lotura historikoak eta kulturalak dituzte; bereziki hizkuntza, euskara.

Euskal Herrian hainbat kultur ekipamendu dago, adibidez: Guggenheim eta Arte Eder museoak Bilbon, Artium Gasteizen, Chillida-Leku eta San Telmo Gipuzkoan, Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoa eta Baionako Euskal Museoa.

TABAKALERAKO JARDUERAK
TABAKALERAKO JARDUERAK
PROIEKTU ARKITEKTONIKOA

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
WEB MAPA | desarrollado por BIT&MINA