Tabakalera antzinako Donostiako tabako fabrika ikusizko kulturan oinarritutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duen proiektua da.
Arte garaikidea, telebista, bideoa eta zinea, diseinua eta soinua bateratuko ditu espazio bakar batean. Erakusketentzat eta ikus-entzunezko programentzat espazio berezia izango da, eta batez ere, lanerako, ekoizpenerako, sorkuntzarako lekua. Irudi fabrika izango da.
Proiektua garatu bitartean eta eraikina berritzeko prestakuntzak aurrera doazen artean, Tabakalerak erakusketak, zikloak, eztabaidak... antolatzen ditu. Jarduera hauek fabrikako espazioetan bat egiten dute inguruko beste eragile batzuk ekoizten dituzten grabaketa, errodaje eta ekitaldiekin. Tabakalera bizirik da dagoeneko.