IX. NAZIOARTEKO ZINEMA IKASLEEN TOPAKETA
Irailak 22-24 2010
Gaur, irailak 9, aurkeztu da Tabakaleran Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketa. 12 herrialdetako 14 eskolak hartuko dute parte aurtengo edizioan eta Danis Tanovic zine-zuzendaria izango da epaimahaiburua.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntzak elkarbanatzea du xede, munduko zinema ekitaldi nagusietako batean. Gazteek beren film laburrak erakuts ditzakete, adituekin eginiko topaketetara joan daitezke eta ikus-entzunezkoen teknologiaren azken berrikuntzetako batzuk ezagutu ditzakete.
Jarraitu >
