ORAIN
BADATOR SCRATCH EGUNA 2012!
Scratch eguna ospakizun hutsa baino gehiago da, urte osoan garatzen den hezkuntza proiektua du oinarrian. Maiatzaren 19an ospatuko den ekitaldi sorta izango da prozesu hori amaitzeko modua. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Scratch erabiliaz eginiko proiektuak ezagutarazi eta beraien bizipenak partekatzeko aukera izango dute Bilboko Alhondegian eta Donostiako San Telmo Museoan. Horrez gain, joan zen urtean eginiko moduan, Scratch zer den eta zein erabilpen izan dezakeen jakin nahi dutenek (familia, irakasle, gazte taldeek) tailer eta hitzaldi irekiak izango dituzte.
Iazko apirilaz geroztik Tabakalera obretan dago, eraikinaren berrikuntza arkitektonikoan lanean ari gara.
Beraz, webgune honetan iragartzen diren jarduerak beti beste kokaleku batzuetan burutuko dira, ez Tabakaleran. Kasu bakoitzean zehaztuko da ekitaldia edo jarduera non den eta behar izanez gero bertara iristeko jarraibideak ere eskainiko dira.
Mila esker eta barkatu eragozpenak.
Joan den urtarrilean burutu genuen booksprint edo talde-idazketa maratoiaren emaitza den liburua aurkezten dugu. Hemen duzue proiektuari buruzko informazio osatua eta liburua bera deskargagarri.
IZENEMATEA ZABALIK
Herri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu
2012/07/13-14
Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian?
Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea.
JOLASEAN. BIDEOJOKOAK: MASA-BALIABIDE SASIKOA
John Tones