TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

'KODE IREKIKO PRAKTIKA KULTURALEN DEKALOGOA' IDAZTEKO BOOK SPRINT-A

Urtarrilaren 27tik 31ra, Tabakalera esperimentu berri batean murgilduko da: estatu mailan egingo den lehenengo Book Sprint-a antolatu dugu. Eta, zer da Book Sprint bat? 3-5 egunez pertsona talde bat elkartzen duen aktibitatea da, elkarbizitza eta lan-saio intentsiboen bidez, modu kolaboratiboan eta dinamizatutako prozesu baten bitartez, liburu bat idazteko helburuarekin.

Horixe da Tabakalerak egin duen apustua. Euskal Herritik zein estatuko hainbat txokotatik etorritako 12 gonbidatu, guztiak kultura garaikidean, kultura librean, artean, teknologian, arte- eta gizarte-praktika berrietan... adituak, bost egunetako elkarbizitza egingo dute,"Kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa" izenburua izango duen liburua idazteko helburuarekin. Horretarako, Booki izeneko tresna erabiliko dute, online ediziorako plataforma bat, taldean idatzeko aukera eskaintzen duena.

 

Book sprint lan-metodologiaren helburu nagusiak hiru dira:

  • Liburu bat ekoiztea: prozesuaren amaieran, emaitza gisa liburu edo eskuliburu bat izango dugu.
  • Ezagutza sortu eta partekatzea: edukiak banaketa librerako lizentziapean argitaratu eta partekatuko dir
  • Taldelanerako beste modu batzuk esperimentatzea: taldean sortzeko prozesu hau gozatu eta irakaspenak ateratzea.

Topaketa ostegunean abiatuko da, orduan iritsiko baitira gonbidatu guztiak. Aurkezpen saioaren ostean, idazketa lana ostiralean hasiko da eta astelehenera arte iraungo du. Behin bost egunak igarota, bertsio digitalean eskuratu ahal izango den liburu edo eskuliburu bat edukitzea da topaketaren helburua. Eta aurrerago, seguruenera, liburua paperean ere argitaratuko da.

Jarduera hau antolatzeko Bilboko ZAWP Sorkuntza Fabrikaren laguntza izan dugu.

 

Zergatik "Kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa"?

Bada denboralditxo bat Internet-iraultza deitzen den horrekin lotutako paradigma kultural berri batez hizketan hasi ginela. Batik bat web sozialaren eztandaren ondorioz, azken urteotan sormen-, gizarte- eta kultura-praktiketan gertatutako eraldaketa prozesua azkartu egin da. Orain ikuslea erabiltzaile eta sortzaile-kide da. Ekoizpen, hedapen eta banaketarako espazioak ere beste batzuk izaten hasi dira eta espazio esperimental sare bat osatzen hasia da, kulturaren eta artearen zikuitu tradizionalen alternatiba izan nahi duena. Gure lan egiteko ohiturak aldatu egin dira, baita komunikazio ohiturak eta, seguruenera, gure pentsakera ere. Baina lilura eta presa horren aurrean, premiazkoa da gelditu eta zenbait gauza idatziz jarri eta partekatzea. Hau da, elkar-ulertzen eta zaharkiturik geratu den eta eraldaketara ohitzea kostatzen zaion makineria olioztatzen lagunduko diguten zenbait oinarri ezartzea.

Egiletza eta copyright-aren inguruko borrokak, informazioaren eskuragarritasunean hobekuntza eskaerak, publikoa den horren kudeaketan gardentasun eskariak, esparru politikoan parte hartzeko gaitasuna handitzeko beharra, hezkuntza sistemak zalantzan jartzea, espazio publikoaren (fisikoa eta digitala) erabileraren inguruko gatazkak, informazioaren eta gure eta geure gorputzen gaineko kontrolaren borroka… horiek dira, besteak beste, egungo gizartean puri purian dauden tirabiretako batzuk. Eta horiek dira eztabaidaren ardatz bilakatuko diren abiapuntuetako batzuk, erabiltzailearen eskuliburu itxura izango duen gogoeta eta ekarpen teoriko bat sortzeko saiakera honetan.

Jardueraren jarraipena www.10penkult.cc eta #10penkult bitartez

Astearen hasieratik martxan da proiektuaren bloga: www.10penkult.cc. Bertan, Book sprint metodologiari eta jardueraren helburuei buruzko informazio osatua jasotzen da eta baita egun hauetan zehar proiektuaren inguruan jaso diren hainbat ekarpen ere. Jarduera berritzaile honek eta bertan jorratuko diren gaiek sortu duten ikusminaren erakusgarri da, batik bat, twitter sare sozialean eragin duen aktibitatea (#10penkult etiketaren bitartez). Berrogeita hamar pertsona baina gehiagok twitter bidez euren ekarpenak egin dituzte, liburuaren idazketarako interesgarri izan litezkeen ideia eta kontzeptuak proposatuz, eta beste hainbeste egin dute hogei pertsona baina gehiagok emaila erabiliz. Ekarpen horiek guztiak ere ikusgai daude dagoeneko gorago aipatutako blogean.

Gaur bertan, asteazkenarekin, itxiko da ekarpenak jasotzeko deialdia eta bihartik aurrera ekarpen guztiak batu eta antolatuko dira liburuaren idazketarekin hasteko abiapuntu gisa erabil daitezen. Idazketa prozesuak iraungo duen bost egunetan zehar, blogean zein twitter bidez egingo da jardueraren jarraipena.


   Itzuli

KOMENTATU EZAZU!
 

Izena*:

Mezua*:

BIDALI

* ikurrarekin adierazitako datuak derrigorrez betetzekoak dira.

 

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa

 

2011
KO ALBISTEAK
2010
KO ALBISTEAK
2009
ko albisteak
2008
KO ALBISTEAK
2007
KO ALBISTEAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons