ANIMAC Tabakaleran
Martxoaren 2tik 6ra Tabakalera eta ArtelekunAnimac, Kataluniako Animazio Zinemako Nazioarteko Erakusketa, animazioa adierazpen pertsonalaren tresna gisa erabiltzen duten artistentzako lehiaketa asmorik gabeko erakusketa bat da. Narratiba tradizionalaren mugak gaindituz eta zalantzan jarriz, animazio zinemaren adierazpen gaitasuna sustatu eta aberastuko duten ameslarien, lan independente eta arriskatuen bila dabil. Urtero
Artelekuk Animacekin kolaboratzen du, hainbat jarduera, tailer eta proiekzio antolatuz. Joan zen urtean lankidetza horri
Tabakalera gehitu zitzaion. Aurten, berriro ere, martxoaren 6an, haurrei eskainitako egitaraua burutuko da
Tabakaleran: animazio tailerra eta haurrei zuzendutako animazio lanik onenen proiekzioa.
"LINTERNA MAGIKOA" HAURRENTZAKO TAILERRA Data: Martxoak 6
Tabakaleran
Ordutegia: 15:00etatik 18:00etara
Gonbidatuak: Marco Ieie eta Stefanino De Angelis
Informazio eta izena ematea: 943 011 311
Tailer honetan ikasiko dugu ipuinak kontatzen eta igarkizunak askatzen, itzal txinatarrekin eta jostailu optikoekin jolasean. Alegiazko ibilbide bat da zinemaren aurretiko garaian barrena, non zinema aurretiko aparailuekin istorioak birsortu eta irudikatzeko aukera izango dugun. Parte-hartzaileek (helduek nahiz umeek) ikuskizuna gorpuzten ikasi ahalko dute, ekintzaren, pinturaren, soinuaren, ahotsaren eta argi mugimenduaren bitartez.
"PETIT ANIMAC" PROIEKZIO SAIOA Data: Martxoak 6
Tabakaleran
Ordutegia: 18:00etan
Azken urtean haurrentzat eginiko animaziozko film labur independienteen hautaketa.
El ultimátum evolutivo, Pablo Llorens; ES, 2010; 0:10:00
Murphy’s Shorts, Todd Hemker; USA, 2010; 0:02:17
Laufende Geschäfte (A moving bussiness), Falk Schuster; DE, 2010; 0:08:34
Chyt’te ho! (Catch him!), Boris Sima; SK, 2008; 0:18:00
BOB, Jacob Frey/Harry Fast; DE, 2010; 0:03:15
Trébuchet, Iris Alexandre; BE, 2010; 0:03:53
Forming game, Malcolm Sutherland; CA, 2008; 0:05:15
Bego del Tesoren kronikak: "Marrazkilariaren bakardadea" eta "Los juguetes ópticos de Marco y Stefanino".