TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

Content curator: Tabakalerarekin lankidetzan antolatutako UPV-EHUren Udako ikastaroa
Content curator: Tabakalerarekin lankidetzan antolatutako UPV-EHUren Udako ikastaroa
Irailaren 5 eta 6an burutuko da Content curator. Intermediario del conocimiento: Nueva profesión para la web 3.0 ikastaroa. Tabakalerak XXX. Udako Ikastaroen antolakuntzarekin bat egin du eta Arantza Mariskal, Tabakalerako mediatekako arduraduna izango da ikastaro honen zuzendaria.

Informaziorako sarbidea eskaintzen diguten baliabide berriek lanbide berriak sortzea eragin dute. Beharrezkoa da, beraz, profil profesional berriak heztea, beste batzuk sortzen dituzten edukiei zentzua eman eta eduki horiek euren artean erlazionatzen lagunduko duten profesionalak; edukirik onenak eta aipagarrienak aurkitzeko lan egingo dutenak. Horiek dira Content curator-ak.

Content curator-a gai zehatzen inguruan ahalik eta kalitate altueneko edukien eta baliabide onenen bilaketa eta hautaketa pertsonalizatua egiteaz arduratzen den profesionala da, sarean kalitatezko informazioa bilatzen dutenentzat berebiziko garrantzia duen zerbitzua eskaintzen duena.

Ikastaro honen helburuak honako hauek dira: informazioaren masifikazioak dakartzan arazoen aurkezpena, content curator-aren ezaugarriak eta egitekoak identifikatzea eta datuak ikustarazteko modu berriak erakustea. Horretarako ibilbide gai horietan adituak diren hainbat profesionalen laguntza izango dugu, hala nola, Juan Freire, Dolors Reig, Patrick Bazin, Nieves González, Pablo Garaizar edo Juan Carlos Vergara.

XXX. Udako ikastaroen kartela

Ikastaroa, batik bat, informazioaren kudeaketan lan egiten duten pertsonei (dokumentalistak, webmasterrak, liburuzainak...) eta informazioaren erabiltzaileei (irakasleak, ikerlariak, kazetariak, ikasleak...) zuzendurik dago.

MATRIKULA

Dagoeneko zabalik dago ikastaroan izena emateko epea. Matrikula maiatzaren 31 baino lehen osatzen dutenek 55 euro ordaindu beharko dituzte, eta data horretatik aurrera 66 euro ordaindu beharko dira.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.ht
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons