"...ere erera baleibu izik subua aruaren..." filma - José Antonio Sistiaga
Jose Antonio Sistiaga artistak euskaldunak 1968 eta 1970 urteen artean ...ere erera baleibu izik subua aruaren... film esperimentala sortu zuen, zuzenean zeluloide gainean margotuz. Tabakalerak film horren proiekzio libre bat aurkezten du, artistak berak iradokia, eraikineko patio bateko horma, sabai eta zoru gainean. Proiekzio horrek filma ikuspuntu berri batetik ikusteko aukera eskainiko du, erritmo arruntean egindako proiekzioan irudi geldiak tartekatuko baitira, modu horretan, filmaren izaera piktorikoa nabarmenduz. Erakusketaren osagarri gisa, bi dokumental proiektatuko dira, artista bera eta bere sorkuntza prozesua ezagutarazteko, eta Sistiagak margotutako fotogramen erreprodukzioak ere izangodira ikusgai. Erakusketako komisarioa Alvaro Matxinbarrena da.