'Elephant in the Room' tailerreko lanen erakusketa
Elephant in the Room-en bitartez Maureen Selwoodek zortzi parte hartzailek osatutako taldeak eginiko lehen animazio lanak gozatzeko aukera eskainiko digu. Elefantea talde horretako partaideeek esateko daukatena irudikatzen du eta horrek barnebiltzen dituen misterioen definizioa. Taldekideek ibilbide eta helburu arras ezberdinak dauzkate. Azken bost asteetan eginiko lan intentsiboak gaitasun berezia garatzeko aukera eman die, beraien aurkikuntza pertsonalei aterabide zirraragarriak topatu eta osagai horiekin ikusentzunezko lan interesgarriak sortu dituena.
Lan horiek ikusteko parada izango da
Artelekun uztailaren 15etik 22ra arte. Instalazio bereziek lagundutako pelikula gisa erakutsiko dituzte, proiekzio tradizionaletik urruntzea da aurkezpen modu horren jomuga.