PLAYLAB2-k, sistema ekonomikoak eta egungo mundu mailako finantza krisia ardatz hartuta, hausnarketa, esperimentazio eta sorkuntza laborategi bat proposatzen du, jolasen edo/eta bideojokoen diseinu eta ekoizpenaren bitartez. Ideiaren bat edo proiekturen bat baduzu esku artean edo, besterik gabe, uste baduzu zure ezagutza edo sormena baliagarri izan daitezkeela, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
DEIALDIA
Deialdi honen helburua Munduko Ekonomia eta egungo Finantza Krisia ardatz izango du(t)en jolas/bideojoko bat edo gehiago lantzeko gogoeta, pentsamendu, elkarlan eta ekoizpen laborategi diziplina-anitzeko bat sortzea da. Parte hartzera gongidatzen dugu irudia, ekonomia, hezkuntza, komunikazioa, informazioaren teknologiak, programazioa edo/eta bideojokoak ofizio edo afizio dituen edozein pertsona, baita deialdi hau edozein alderditatik laguntzeko interesa izan dezakeen edonor ere. Lana librea eta elkarlanean oinarritua izango da, eta laborategiko irakasleen tutorizatuko dute.
DATAK: azaroaren 24, 25, 26, 28, 29, 30 eta abenduaren 1, 2, 3
PARTE HARTZEA: gehienez 32 pertsona
LEKUA: Carlos Santamaría Zentroa. EHU/UPV Kanpusa. Donostia-San Sebastián. Larunbatetako saioak Ernest Lluch Kultur Etxean egingo dira.
ORDUTEGIA: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
IZENEMATEA: azken eguna, azaroak 22
Interesa baduzu, bidali zure datu pertsonalak eta CVa helbide honetara: produkzioa@arteleku.tabakalera.eu
------
Azken garaiotan jolasaren balioa handitu egin da, ez soilik balibide pedagokiko gisa, baita heltze- eta hausnarketa- prozesuan eta besteekiko komunikazioa lantzeko orduan bizi esperientzia garrantzitsu bezala ere. Ikuspuntu kulturaletik zein prozedura-ikuspuntutik bitarteko aipagarriak diren neurrian, jolasa eta bideojokoak tresna bikainak izan daitezke sistema konplexuen berezitasunak ulertu, barneratu eta horietan parte hartzea laguntzeko.
Ekonomia sistema konplexu bat baldin bada, aldeen arteko elkarreraginean oinarritua (bere arau propioekin), jolasak eta bideojokoak sistema eraginkorrak eta simulazio-esperimentaziorako plataforma egokiak izan daitezke egungo sistema-ekonomikoei begira. Egungo ekonomia-teorien gainean eta izan ditzaketen ondorioen gainean esperimentatzeko aukera eskaintzen dute modu seguru, bizi eta baita jostarian ere.
Bideojoko komertzialek ez dute normalean moralizatzeko asmo argia duen erretorika bat edo diskurtso filosofiko edo politiko bat erakusten, baina ia guztiek erantzuten diete, modu zuzenean edo zeharkakoan, testuinguru ideologiko edo kultural bati, industria/enpresa-talde baten filosofiari edo/eta merkaturatzen diren herrialdeetako argitalpen araudi zorrotzei. Horrek guztiak ezinezko egiten du askotan, gatazka baten erroetara iristea edo, kasu honetan bezala, egoera ekonomiko baten jatorrian (edo jatorrietan) sakontzea.
Hori dela eta, jolasen edo/eta bideojokoen sorkuntza/ekoizpenaren bitartez, hausnarketa, elkarrizketa, ulermen eta sorkuntza esparru bat proposatzen dugu, egungo egoera ekonomikoen alternatiba errealak lantzeko. Diziplina-anitzeko laborategi bat osatzea da asmoa, non profesionalek eta ikerlariek jolas/bidejoko baten sorkuntzan parte hartuko duten, elkarrekin hausnartuz eta egungo Finantza/Ekonomia Krisiaren inguruko ondorioak (edo are soluzioak ere) aurkituz.