Ekainaren 6 eta 7an, aurki Tabakalerako eraikina berritzeko asmoarekin egingo den arkitektura lehiaketaren aurrerapen gisa, arkitektura jardunaldi batzuk izango ditugu. Antzeko proiektuetan eskarmentu handia duten nazioarteko arkitektoek parte hartuko dute Tabakalerako zine aretoan izango diren hitzaldi eta mahai inguru hauetan.