TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

KRATER ENSEMBLE Tabakaleran
KRATER ENSEMBLE taldeak Donostian, eta Tabakaleran, bigarren kontzertua eskainiko du datorren astelehenean, ekainak 22, iluntzeko 20:00etan.

Aurreko kontzertuak izandako arrakastaren ostean (250 ikusle inguru bildu zituen), taldeak eszenategi berbera hautatu du bere ikuskizun berria aurkezteko: “Infinito circular”. Proposamen berri honek forma zirkularrak, linealak ez direnak, eta mugimendu infinituarekin lotuak daudenak, aztertzen dituzten hainbat obra batzen ditu.

Proposamen honen oinarrian dagoen lana Aurelio Edler-Copesek sortutako “Énumélaborations – Metafora circolare di un ritorno impossibile” biolinentzako duoa da. Obra hori Edler-Copes lantzen ari den KROMLECH OTEIZA zikloaren barruan dago. Bertan konpositoreak Oteizaren cromlech kontzeptua soinuaren ikuspegi eta hizkuntzatik abiatuta arakatzen du. Proiektu hau oraindik garapen bidean dago eta KREA–Expresion Contemporanearen beka jaso du.



Tabakaleran aurkeztuko diren lanen artean daude, halaber, György Kurtagek pianoarentzat sortutako “Jugando con el infinito” edo “Perpetuum mobile“, eta Geroge Crumben “The eternal circle of infinity”, guztiak Alfonso Gomez pianojole bikainak interpretatuko dituenak. Programank biltzen dituen beste lan batzuk dira Gérard Griseyen “Talea” bikaina, espektralismo frantsesaren erreferentzia dena, Terry Rileyren “In C”, Estatu Batuetako minimalismoaren aintzidaritzat hartzen dena, eta Asier Lopez, aurten Musikenen ikasketak amaituko dituen kopositorearen “What would I offer to the hopeless” obraren estrainaldia.

KRATER ENSEMBLE 2007. urtean sortu zen Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiaren konposizio tailerren baitan. Aurelio Edler-Copes konpositorea eta Iker Sanchez zuzendaria dira taldearen sustatzaileak, eta helburu nagusitzat dute gure inguruko konpositoreen musika ekoizpen garaikidea bultzatzea, eta errepertorio hori azken 30 urteetako klasikoak biltzen dituzten programetan txertatzea.

KRATER ENSEMBLEK esku artean dituen proiektuen artean daude aurtengo Musika Hamabostaldiko Musika Garaikidearen Zikloan emango duten kontzertua, eta Donostian kontzertu denboraldi finko bat sortzea. Elix. Etxebeste zuzendari estetikoa eta Iñaki Telleria taldeko koordinatzailearen ustez, garrantzitsua da Donostiako musika garaikidearen programazioan jarraitutasun bat egotea eta publiko orokorrak kontzertu horiek eskuragarri izatean. Asmo horrekin, KRATER ENSEBLEk doako kontzertuak eskaintzen ditu, betiere, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren babesarekin eta Musike edo Tabakalera gisako erakundeen lagunduta.

INFINITO CIRCULAR - KRATER ENSEMBLEren kontzertua Tabakaleran
Astelehena, ekainak 22. 20:00etan SARRERA DOAN


PROGRAMA

• GYÖRGY KURTÁG (1926) - Jugando con el infinito
• AURÉLIO EDLER-COPÊS (1976) – ÉNUMÉLABORATIONS. Metafora circolare di un ritorno impossibile *
• TERRY RILEY (1935) - In C
• GEORGE CRUMB (1929) - The Magic Circle of Infinity
• ASIER LÓPEZ (1979) - What would I offer to the hopeless **
• GYÖRGY KURTÁG (1926) - Perpetuum Mobile (Objet Trouvé)
• GÉRARD GRISEY (1946-1998) – Talea

* Estreinaldia Estatu espainiarrean
** Erabateko estreinaldia (Musikeneko Konposizio Tailerraren Obra.
Koordinatzailea: Gabriel Erkoreka)


KRATER ENSEMBLE OSATZEN DUTEN KIDEAK:

IKER SÁNCHEZ - Zuzendaritza
ALFONSO GÓMEZ - Pianoa
XABIER GIL, IZKANDAR KOMILOV - Biolinak

FLAUTA Argia Pujana
KLARINETEA Carlos Noain
PERKUSIOA Iñaki Telleria
ARPA Oihane Igerabide
AKORDEOIA Naiara De La Puente
BIOLA Aurelien Grais
BIOLONTXELOA Estibaliz Oraá

ZUZENDARITZA ARTISTKOA Aurélio Edler Copês
MUSIKA ZUZENDARITZA Iker Sánchez
ZUZENDARITZA ESTETIKOA Elix. Etxebeste
KOORDINAZIOA Iñaki Telleria
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons