Labo 10: Film labur esperimentalak
2010eko otsailaren 23tik 27ra arte Aurten ere, iaz bezala,
Tabakaleran bere isla izango du film laburren jaialdien artean munduko garrantzitsuenen artean dagoen
Clermont-Ferrand Nazioarteko Zinemaldiak.Otsailaren 23 eta 27 artean, zinemaldiko
Labo sail esperimentalean aurkeztutako film labur guztiak ikusteko aukera izango da
Tabakaleran. Guztira 42 bat dira sail horretarako hautatu dituzten filmak, eta 5 saiotan antolaturik, egunean 9 film inguru eskainiko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero,
LABO Tabakaleran 2009 eta
LABO Tabakaleran 2008 atalak kontsultagarri daude.