LABO 2011. Film labur esperimentalak
Clermont-Ferrand nazioarteko laburmetraia jaialdiaren Labo atala aski ezaguna da zinema proposamen arriskutsuenak maite dituzten zaletuen artean. Konbinaketa zirraragarriak, ikuspuntu deigarriak eta berritzaileak... Labo sendagai egokia da ikusentzunezko edukien menpeko direnentzat. Zatoz eta lortu zure dosia, irudi eta soinuarekin maiteminduta dauden sortzaileen eskutik.Tabakalerak atea zabaldu dio berriro ere Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Laburren Zinemaldiari.
Clermont-Ferrand,
Tabakalera eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak laugarren urtea bete du. Emaitza otsailaren 22tik 26ra ikusi ahal izango da
Tabakalerako zinema-aretoan, non Labo sail esperimentalean hautatutako 40 film labur proiektatuko diren. Askotariko proposamen esperimentalak eskainiko dira, ikuspuntu berritzaileak, eta baita bideo-artearen mundutik edo arte garaikidetik gertu dauden lanak ere, diziplina arteko mugak lausotzen diren eremu horretan kokatzen direnak.