TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

'Informazioaren kudeatzaile eta bitartekaria' ikastaroaren bigarren edizioa aurkeztu dute



****Abenduaren 17an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dute ikastaroaren bigarren edizioari dagokion saio presentziala****




"Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria" izeneko ikastaroaren lehen ekitaldiak izandako arrakastari erantzunez, Tabakalerak eta Asmoz Fundazioak bigarren edizioa martxan jartzeko erabakia hartu dute. Izena emateko epea jada zabalik dago, azaroaren 5 arte, eta ikastaroa azaroaren 12an hasi eta 2011ko apirilaren 1 arte luzatuko da. Lehen ikastaroak izandako arrera beroa eta parte hartzaileek emandako balorazio altua giltzarri izan dira bigarren ikastaroa martxan jartzeko orduan, baina informazioaren inguruan sortu diren behar eta ohitura berriei erantzungo dieten profil profesional berriak sortzeko premia nabarmena da ikastaroarekin jarratizeko arrazoi nagusia.

Inguratzen gaituen informazio jarioa geroz eta handiagoa eta anitzagoa da. Egunero-egunero hamaika dokumentu mota, euskarri, formatu eta abarrek inguratzen gaituzte eta ezinbestekoa da horiek galbahetik pasa, hautatu eta ordenatzen jakitea. Testuinguru horretan beharrezkoa bilakatu da erabiltzaileak kasuan kasu dituen behar zehatzei erantzungo dien figura profesionala sortzea, bilaketak egiten, ebaluatzen eta garrantzitsua den hura egoki komunikatzen aditua dena. Ikastaroaren jomuga, beraz, informazioaren kudeatzaileak trebatzea da, informazioaren eta erabiltzaileen artean (euren adina, lanbidea edo ikasketa maila edozein delarik ere) bitartekari gisa jardungo duten profesional berriak heztea.

Ikastaro honek hainbat profil ezberdinengana iristeko asmoa du, ez soilik informazioaren kudeatzaileengana (liburuzainak, dokumentalistak...). Egun, arlo profesional ia guztiek behar dituzte hiritarrek informazioa erraz eskuratzea ahalbidetuko duten kudeatzaile profesionalak eta horiengana iristeko interes berezia du.
Iazko ikastaroko partaideak
Ikastaroa online garatuko diren bederatzi modulutan antolatua egongo da:
0. Proiektu bat burutzea
1. Informazioaren eta dokumentazioaren funtsak/oinarriak
2.Liburutegi birtualak
3.Informazioaren bilaketa eta berreskuraketa
4.Informazio unitateak eta web soziala
5.Komunikaziorako eta erabiltzaileei zerbituza emateko teknikak
6.Berrikuntza
7.Edizio teknikak
8.Informazioaren alderdi legalak

Sarean egingo diren saioez gain Jesus Tramullasek inaugurazio konferentzia bat eskainiko du azaroaren 12an Koldo Mitxenelan, eta bi saio presentzial izango dira, bata abenduan eta bestea otsailean.

Ikastaroaren atal bakoitza profesional entzutetsu batek koordinatuko du eta ebaluaketa jarraitua izango da. Ikasle bakoitzak lan bat burutu beharko du ikastaroan zehar, irakasleek jarraitu eta zuzenduko dutena. Helburua protagonismo guztia ikasleei ematea da, eta Learning by doing (eginez ikasi) moduko trebakuntza praktikan jartzea.

Ikastaroaren zuzendaria Javier Leiva izango da, Catorze Asesoria Internet SL –ko (Catorze.com) bazkide sortzailea eta, besteak beste, Alcalako Unibertsitateko 2.0 Komunikazioa masterreko irakaslea.

Eusko Ikaskuntzaren baitan sortutako Asmoz Fundazioak hainbat urte daramatza ikastaroak kudeatzen. Bere helburu nagusia sare telematikoen bitartez formakuntza jarraitua eta kalitatezkoa eskaintzea da.

Tabakalera, Donostiako tabako fabrika izandakoa, ikusizko kulturaren fabrika bilakatzeko bidean da. Bere jardunari lotutako gaietan espezializatutako mediateka bat izango du eta aro digitalak eskaintzen digun testuinguru berri honetan, kultur esparruko profesionalen nahiz hiritarren informazio-beharrizanei erantzungo dieten hainbat zerbitzu garatuko ditu.

“Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria” ikastaroa Tabakalerak berrikuntzaren alde egiten duen apustuan kokatzen da eta erronka horiei aurre egiteko, informazioaren kudeaketaren esparruan profil profesional berriak sortzeko premian.

Matrikulazio epea zabalik egongo da azaroaren 5 arte.
Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: http://tabakalera-mediateca.asmoz.org
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons