Donostiako
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak,
Julian Schnabel (Brooklyn, New York, 1951) artistaren
Summer (Uda) erakusketa aurkezten du. Tamaina handiko hirurogei pintura baino gehiago eta zenbait eskultura bilduko dituen erakusketak eraikinaren beheko solairua ia osorik betetzen du, eta 80ko hamarkadatik gaur egun arte Schnabelek osatu duen ibilbidearen erakusgarri da.
Laster Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro izateko eraberrituko diren
tabako fabrika zaharreko espazioak bere horretan mantenduta, eraikinarekin ‘elkarrizketan’
atondu du erakusketa artistak berak. Donsotiako proiektua aurten egin dituen beste zenbait erakusketekin loturik dago, Erromako Palazzo Venezian, Milango Rotonda della Besanan eta Alemanian, Schloss Dernenburgen egindako erakusketekin hain zuzen ere. Guztietan artistak
esanahiz eta sinbolismoz beteriko eraikin berezietan lan egin du. Erakusketako katalogoan Max Holleinek dioen bezala, Julian Schnabelek dio "testuinguru espazialaren nozioak artelan baten eboluzio amaigabeko parte beti aldakorra direla" eta bere "lanak hainbat leku desberdinetan erakutsita, hala nola, horma zuridun galeria garbi-garbiak, museo nagusiak eta leku historiko berebizikoak (Sevillako Cuartel del Carmen, Donostiako Tabacalera edo Erromako Palazzo Venezia), Schnabelek gogoko du aldaketa efektua, arkitekturak margolan bati eman diezaiokeen interpretazioa, margolanaren eta lekuaren arteko ezkontza".
Summer, erakusketaren izenburuak artistaren lan egiteko moduari erreferentzia egiten dio. Schnabelentzat uda da lanerako garairik emankorrena kanpoaldeetan lan egiteko aukera ematen diolako eta horrela, natura bere koadroetan sartu eta aldaketak eragiten dituelako.
Artistak berak erakusketarako egin duen
lanen aukeraketa bere bildumatik eta Europa eta Estatu Batuetako zenbait bilduma pribatutatik ekarritako lanez osatua dago. Schnabelek bere bilduman gordeak zituen
aurrez erakutsi gabeko lanak, lan berriak edota elkarren alboan sekula erakutsi izan ez diren serieetako lanak elkarrekin ikusteko aukera izango da
Erakusketak bere lanean aurki daitekeen
erregistro aniztasuna , beti margolariaren ikuspegitik abiatuta lan egin arren , eta hizkuntza espresibo ezberdinak lantzeko garaian darabilen erabateko askatasuna azaleratzen du.
Emaitza lan indartsu, oparo eta aldakorra da, interpretazio maila ezberdinak dituena.
Julian Schnabelek bakarkako erakusketak egin ditu Londresko
White Chapel Art Galleryn, Parisko
Centre Georde Pompidoun, New Yorkeko
Whitney Museum of american Arten, Amsterdameko
Stedelijk Museumen, Londresko
Tate Galleryn,
San Franciscoko Museum of Modern Arten, Madrilgo
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian, eta munduan barbako beste hainbat bilduma eta museotan, hala nola Txina, Hong Kong eta Koreako museotan.
Ordutegia: 11:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 (Astelehenetan itxita)
Larunbatak eta igandeak: 12:00 / 18:00 (euskaraz) - 13:00 / 18:30 / 19:00 (gaztelaniaz)
Haur eta gaztetxoentzako bisitak (8 - 12 urte): larunbat eta igandeetan: 11:30 (euskaraz eta gaztelaniaz)