T-Kosistema. Gazteak Tabakalera irudikatzen
Otsailak 25-26 eta martxoak 4-5, 18:00etatik 20:00etara Tabakaleran
T-Kosistema Facebooken
Bloga
Argazkiak Flickr-en
T-kosistema Donostiako gazteen partaidetza ezinbestekoa duen proiektua da, elkarlana oinarri duena. Donostiako gazteek
Tabakalera irudikatzen laguntzea da helburua.
Tabakalera eta ikusentzunezko kulturaren inguruan dauzkaten ideiak, sentipenak, kezkak, desirak eta ekimenak bildu eta bideratuko dituen proiektua da T-kosistema.
T-kosistema-k bi atal izango ditu:T-kosistemains tailer formatoa duen lan-dinamika proposamena da. Donostiako institutuekin elkarlanean burutzeko pentsatua. Ordubeteko hiru saiok osatuko lukete tailerra. Denbora tarte horretan gazteekin batera
Tabakalera irudikatzea da asmoa. Beraien interesak ezagutzea gustatuko litzaiguke eta sor daitezkeen kezkak argitzen saiatzea.
T-kosistematbk Tabakaleran bertan egingo diren lan-saioen izena da. Saio horietan interesa duen gazte orok (16-25) izango du parte-hartzeko aukera:
1) TBK-topolariak (Otsailak 25)
Ezagutu eraikinaren txokoak eta eraiki zure istorioa bideoak, argazkiak, testuak, mapak, etab. sortuz.
2) TBK-zenosia aztertzen (Otsailak 26 )
T-kosistemari aniztasunak ematen dio aberastasuna. Nork osatzen du
Tabakalera? Bila itzazu bere osagaiak
3) Sare TBK-trofikoa (Martxoak 4)
Elikadura, harremanak, ekoizpena, eraldaketak... Nola funtzionatzen du T-kosistemak? Irudikatu ezazu bere funtzionamendua.
4) TBK-sfera eraikitzen (Martxoak 5)
TBK ez dago bakarrik bere biosferan. Zeintzuk dira berarekin harremanetan dauden beste ekosistemak?
Informatu zaitez eta izena eman ezazu nahi duzu saio guztietan, hurrengo helbidera e-maila bidaliz:
info@tabakalera.eu edo hurrengo telefonora deituz: 943011311. Gehienezko parte hartzaile kopurua: 15. Jarduera guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea eskatzen dizuegu.