Tranxmedia conference
Martxoak 18, Multibox aretoa EITB Bilbo www.tranxmedia.orgAukera paregabea daukagu. Ikus-entzunezkoen etorkizuna eraikitzea da erronka, eta guztiok daukagu prozesu horretan zeresana. Istorioa sortzeke dago. Oraintxe hasi da.
Baliabide digitalek errealitatearekin, kulturarekin eta aisiarekin dauzkagun harremanak eraldatu dituzte. Ikus-entzunezko edukien ekoizpena, hedapena eta kontsumoa aldatzen ari dira, eta sortzen ari diren eredu berriek etorkizuneko egitura osatzen lagunduko dute.
Egoera berri honetan, transmedia ikus-entzunezkoen inguruko proiektuak gauzatzeko gora datorren joera da. Egitura eta prozesu berriak esperimentatzen ari den eredua da, azken urteotan sortu diren beharrei erantzuten saiatzen dena: audientziekin interakzioa eta euren parte hartzea, narratiba berriak, istorioak formatu eta plataforma anitzen bitartez kontatzea, fikzioa eta errealitatearen arteko harremana, eta marka estrategia.
Tabakalera (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta
EITBk (Euskal Irrati Telebista) aurkezten duten jardunaldiak ikus-entzunezkoen alorreko profesionalak, inbertitzaile, ekintzaile, industria digitalak eta teknologiekin dihardutenak , ikasleak, eta gai horien inguruan interesa duten guztien arteko topagunea izan nahi du. Gertatzen ari diren aldaketen garrantzia aztertu, praxitik abiatuta esperientziak trukatu, eta negozio eredu berriak aurkitzea da helburua.
Informazio gehiago eta izena emateko:
www.tranxmedia.org