TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

Tresnak::Tools {
Multimedia tresnen, tresna interaktibo eta ikusentzunezkoen ikaskuntza sortzaileentzat



2011ko uztailak 21 eta 22
Izenematea: bidali zure datuak arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Izenemate epea: uztailaren 18 arte
Parte hartzaileak: gehienez 12


Tresnak::Tools:: {00} [ Audioa eta bideo denbora errealean ]
Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira: teknologia zehatz batetara hurbilketa izango da, primerakoa aurrez ezagutzarik ez duten pertsonentzat.

Lehenengo saioa, uztailaren 21 eta 22an burutuko da, eta denbora errealeko audio eta bideoari eskainia egongo da. Bereizitako bi saiotan, VVVV eta Open Frameworks aurkeztuko dira.

VVVV programaziorako ingurune bisuala

VVVV programaziorako ingurune bisuala da, oso egokia prototipatze azkarrerako eta garapenerako. Batik bat grafikoetarako, denbora errealeko audio eta bideorako eta interaktiboetarako erabiltzen da. Ikastaroan multimedia ingurune interaktiboak nola sortu azalduko da, interface fisikoak eta hainbat irteera erabiliz.

Open Frameworks C/C++ liburutegia da, sormen prozesuan laguntzeko sortua eta esperimentaziorako eremu erraza eta intuitiboa eskaintzen duena. Bereziki artista eta diseinatzaileentzat dago pentsatua. Ikastaroan Openframeworks liburutegiaren hastapen-saio bat egingo da eta, batez ere, interakzioarekin lotutako prototipoak sortzeko hainbat teknika azalduko dira.



Osteguna, uztailak 21
11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera
11:30-12:15 VVVV*-rekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:30 Install Lunch*
16:00-20:00 VVVV sarrera-saioa - Patxi Araujo

Ostirala, uztailaka 22
11:00-12:00 Open Frameworks*-ekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:00 Install Lunch*
16:00-20:00 Open Frameworks sarrera-saioa - Karlos g Liberal

*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria.

Patxi Araujo artista da eta EHU/UPV-ko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Departamentuko irakaslea. Bere lanean teknologia berrien erabilera eta horien poetikak aztertzen ditu, diskurtso artistikoekin loturik.

Karlos g Liberalek (Patxangas), arimaz Cyberpunka, kodean "edertasuna" topa litekeela sinesten du. Teknotrakitana esperimentazio elektronikoko kolektiboko kide da eta web teknologien alorrean 12 urtetik gorako esperientzia duen Investic kooperatibako bazkide fundatzailea ere bada.

Ezinbestekoa da parte hartzaile bakoitzak bere ekipo informatikoa ekartzea.
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons