TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

UN CHIEN ANDALOU. 80 urteren buruan
UN CHIEN ANDALOU. 80 urteren buruan

Irailaren 17tik azaroaren 8ra arte Tabakaleran
Asteartetik igandera 11:00-14:00/17:00-20:00. Sarrera libre
Bisita gidatuak: 620 676 095
Erakusketako eskuorria

Inaugurazioa: irailak 17, 20:00etan
Antolatzailea: Kultur Ospakizunen Estatuko Elkartea
Laguntzailea: Tabakalera



“Maite ditut ametsak, nahiz eta nire ametsak gehienetan amets-gaiztoak izan. Ezagunak ditudan eta ez ditudan oztopoz beterik daude. Ametsek berezkoa duten eromena da, sekula azaltzen saiatu ez naizena, Surrealismora hurbildu nauen joera nabarmenetako bat. Un chien andalou nire amets bat Dalíren beste batekin bateratzean sortu zen”. Luis Buñuel

UN CHIEN ANDALOU. 80 urteren buruan zinema historiaren lanik garrantzitsuenetako bati eskainitako omenaldia da. Bere garaikidetasuna  agertu eta ikusizko kultura garaikidean izan duen, eta duen, eragina azpimarratzea helburu duen ekimena.



1929an Luis Buñuelek Un chien andalouren gidoia idatzi zuen, Salvador Dalírekin elkarlanean. Askok “maisulan” gisa definitu zuten filma, iraultza eragin zuen harribitxia, Surrealismoaren ezaugarriak barnebiltzen dituena.

Surrealismoarekin duen loturaz haratago, pelikulak baditu ikuspegi ezberdin eta garaikide batetik aztertu daitezkeen hainbat elementu. Proiektu hau berritzaile bilakatzen duena bere sormen-unibertsoaren azterketa berezitua da, erabiltzen dituen gaiak, bere garaiarekin duen lotura eta ondoren izan duen eragin zabala.

2009an filmak laurogei urte betetzen ditu, baina horretaz gain, orain aurkezten dugun proiektuak pelikula egituratzen duen harreman eta esanahien sarea askatzea du jomuga, filma ikuspegi ezberdinetatik aztertzea. Erakusketak XX. mendeko ikusizko arteen esparruan mugarri izan zen proiektu honen singularitatea eta garrantzia agertuko du.

Erakusketak pelikularen analisi sakona egin nahi du. Diziplina ezberdinetako piezak eta dokumentuak izango dira bestean ikusgai: argazkiak, prentsa-artikuluak, gidoiak, aldizkariak, margoak... Ikus-entzunezkoak garrantzia berezia izango du: pelikula zatiak (Buñuelenak eta beste hainbat egilerenak, lehenagokoak eta ondorengoak), Un chien andolouren bertsio berritua eta pelikularen garaiko soinuzko dokumentazioa (Buñuel eta Dalíri eginiko elkarrizketak) egongo dira bisitariarentzat erabilgarri.

Obrekin batean, ikusizko elementuek eta diseinuak garrantzia berezia izango dute erakusketaren muntaian.

 

AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons