VIII Donostia Zinemaldiko Zinema Eskolen Topaketa
Irailaren 23tik 25era Kutxa aretoanZinema Eskolen Nazioarteko VIII. Topaketa
irailaren 23an, 24an eta 25ean (asteazkenan, osteguna eta ostirala) egingo da, 57 Donostia
Zinemaldiaren esparruan. Joan zen urtean, 2008, Donostia Zinemaldiak eta
Tabakalerak (Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) antolatu zuten
Zinema Eskolen Nazioarteko VII Topaketa, deialdiaren definizioa berritu eta nazioartera zabalduz. Aurtengo edizioa ere elkarlanean garatuko da.
Topaketak ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntzak elkarbanatzea du xede, munduko zinema ekitaldi garrantzitsuenetakoa denaren esparruan. Gazteek beren film laburrak erakuts ditzakete, adituekin eginiko topaketetara joan eta ikus-entzunezkoen teknologiako azken berritasunak ezagutu.
Aukeraturiko film laburrak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei zuzendutako saioetan izango dira ikusgai. Saio horietan ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak egongo dira eta, horrela, beren lanak aurkezten dituzten ikasleekin hitz egiteko aukerak sortuko dira. Horretaz gain, irakasleek edo eskolen ordezkariek beren ikastetxeetako ikus-entzunezkoen arloko pedagogia printzipioak ezagutarazteko beta ere izango dute.

Hautaketara aurkezten den eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahal izango ditu. Guztira hamabi eskola hautatuko dira Donostia Zinemaldian parte hartzeko, eta bakoitzak aurkezturiko hiru lanen artean hautatutakoak erakutsiko dira.
Berariazko epaimahai batek erabakiko du saria nori eman. Epaimahaia parte-hartzen duten eskoletako ikasleek osatuko dute, eta zinemaren alorreko pertsona ospetsu bat izango dute buru. Panavision saria erabakiko du, lau asteko fimaketa baterako Sony EX III kamera batean, edo zuzendari sarituarentzat alokatutako Panavisioneko edozein materialerako 10.000 euroko kredituan datzana.
Epaimahaiak zehaztuko du, halaber, nor izango diren Cannes-eko hurrengo zinema jaialdiaren Short Film Corner-en parte hartzeko aukera izango duten hiru zuzendariak.