Thorsten Fleisch / Alemania / 2007 / Esperimentala / Beta SP - 16/9 / Estereoa / 5'
Argazki-papereko orri batek 30.000 volt inguruko deskarga elektriko ikaragarria jaso eta manipulatu egiten dute, elektroiak antolatzeko sistema bisual berriak irudikatzeko.
Miranda Pennell / Erresuma Batua / 2007 / Esperimentala / Beta SP - 16/9 / Estereoa / 15'
Eraikin misteriotsu bateko korridore bakartietan barrena goaz eta, halako batean, elkarrekin entseatzen ari diren musikari gazte batzuengana iritsiko gara.
Josh Raskin / Kanada / 2006 / Animazioa / 35 mm - 1,85 / Estereoa / 5'
1969ko maiatzean, 14 urteko Beatles-en jarraitzaile amorratu bat John Lennonen hoteleko gelan sartu zen ezkutuan, hari elkarrizketa bat egiteko.
Jakrawal Nilthamrong / Thailandia, Herbehereak / 2007 / Fikzioa / Digital Betacam - 16/9 / Estereoa / 9'
Egun batean, bere etorkizuna erdi-ikusten du gazte batek. Patuak Thailandia barrualdeko herri batera eraman du, eta hantxe, bakar-bakarrik eta larruazaleko gaixotasun batek jota bizi den aiton zahar amerikarra da. Gure agureak indarrak bildu nahi ditu azken orgasmo bat izateko.
Tzu Nyen Ho / Singapur / 2006 / Esperimentala / Digital Betacam - 4/3 / Estereoa / 7'
Gazte bat epaitzen ari dira, eta bihotza urratuta dauka amaren malkoak ikusita. Queen taldearen “Bohemian Rhapsody” abestian oinarritutako istorio hau Singapurreko Auzitegi Gorenean gertatzen da oso-osorik.